Herritarren eskaerak Lehendakaritza

"GOGORA" GASTEIZERA

JULEN(e)k
2015-11-10
100 %kontra
Boto 1 (0/1)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ez dakit zertan oinarritu den Gobernua sortu berri duen "Gogora" Memoriarako Euskal Erakundea Bilbon kokatzeko, baina oso gaizki iruditzen zait erabaki hori. Euskal erakundeak Gasteizen badaude, Gogora-k ere Gasteizen egon beharko luke eta ez Bilbon.

Lehendakariak lotsagabeki Gasteiztik ihes egin duen bezala Gogora ihes egitera ere bultzatu al du?

Penagarria

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
4 iruzkin
  • Lehendakaritza
    2015-12-22

    Kaixo Julen:

    Lehenengo eta behin, eskerrik asko zure ekarpenak eta iradokizunak helarazteagatik Irekiaren bitartez.

    GOGORA sortzea erabaki zenean Eusko Jaurlaritzak Gasteiz, Donostia eta Bilboko zenbait eraikinen aukerak aztertu zituen institutu berria non kokatu zehazteko.

    Azkenean, erabaki zen Euskadiren Artxibo Historikoaren eraikina zela egokiena GOGORAren egoitza hartzeko eraikin horrek zituen ezaugarriak direla eta: berria da, modernoa da eta oso ondo kokatuta dago (Bilboko erdi-erdian). Ezin da ahaztu kostuaren kontua, izan ere, eraikita dago eta ez du ekipamendu gehigarri handirik behar.

    Eskerrik asko, erakutsitako interesarengatik.

  • 2015-12-17

    Noiz emango al didazue erantzunen bat?

  • 2015-12-17

    Va alguien a contestar a este hombre, XDD?
    ¡Desde el 10 de noviembre sin contestar¡¡

  • @gorkagz63
    2015-11-11

    Comentario de Twitter:
    "GOGORA" GASTEIZERA https://t.co/gqiCQOoXbg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan