Herritarren eskaerak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

BETERRIKO GARAPEN AGENTZIA

Ane -(e)k
2015.eko urriak 26
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Astebete daramakit langabezian eta lagun batek eskualdeko agentziek langabeentzat hainbat proiektu martxan jartzen dituztela aipatu dit. Hala, Donostiako Sustapenak Talentu Berritzailea programa martxan jarri duela ikusi dut, baina parte hartu ahal izateko eskakizunetako bat Donostian erroldatua egotea da.

Interneten begira Beterriko eskualdeak "Beterri Garapen Agentzia" daukala ikusi dut baina behin web orrian sartuta garatu gabe dagoela ikusi dut: http://beterri.eus/index.php/eu/zerbitzuak. Zergatik Donostialdea/Buruntzaldea/Beterriko herritarrok ez daukagu Gipuzkoako beste eskualdeek bezala garapen agentziarik?

Azkenik, Beterriko garapen agentziak oraindik horrelako programak garatu gabe baldin badauzka beste garapen agentzietako programetan parte hartzea bideratu beharko zenukete, beste eskualdeetako herritarrekin alderatuta Beterriko biztanleentzat egoera bidegabea baita.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2015.eko azaroak 10

    Lagun agurgarria,

    Zure kezka ulertzen dugu eta sentzu horretan eskualdeko garapen agentziek ez dutela Eusko Jaurlaritzarekin inongo lotura organikorik esan beharrean gara. Ziur aski, zure udaletxearekin harremanetan jarri beharko zara. Agur bero bat.