Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal garraio azpiegiturei eta inguruko proposamena

2015.eko maiatzak 04
71 %kontra
7 boto (2/5)

Kaixo.

Nire proposamena zehatza bezain sinplea dela kontsideratzen dut, aurrera eramateko borondate politikoa bakarrik beharko litzake:

Dagoeneko euskal Y aren zati handi bat egina dagoela eta, ez litzake zentzuzkoa izango azpiegitura hau ez amaitzea, hala ere, bistakoa da bidaiari aldetik izango duen okupazio maila haibat arrazoiengatik (konexio ezak, euskal biztanleria kopurua...) oso eskaxa izango dela. Nondik atera erabiltzaileak diru xahutze eta hondamen natural itzel hori justifikatzeko?

Bestalde hain lurralde txikian hiru aireportu ditugu gaur egun, hauetako bakat batek trafiko guztia kontzentratuz, baina zorakeria dirudien arren, ez da hiru aireportuetatik segurtasun eta baliabide egokienak ematen duen aireportua.

Honako aproposatzen dut:

Egin dezagun garraio maparen aldaketa bat. Zentratu aire trafiko guztia Gasteizen, bide batez "BASQUE COUNTRY" izena ezarri aireportuari eta itxi Loiu eta Hondarribiko aireportuak. Aprobetxa dezagun abiadura handiko trena, ez litzake oso zaila izango Gasteizko aireportuan trenaren geltoki bat egitea eta bertatik Bilbo eta Donostiara minutu gutxitan utziko gaituen konexioak ezartzea (prezio lehiakorrekin).
Lanpostu galera ekiditeko, itxitako aireportutako langileak zerbitzu berrietara bideratu daitezke.

Proposamen honen abantailak:
- Trenaren azpiegitura aprobetxatuko da.
- Euskal hiriburu guztiek 30 minututara dute aireporturako konexioa.
- Kapazitate handiko aireportu bat erabiltzen da, hegaldi interkontinentalak ahalbidetuz.
- BASQUE COUNTRY aireportua Europako beste aireportu garrantzitsuekin lehiatu dezake.
- Bidaiarien segurtasuna bermatzen da.
- Infraerabilitako bi aireportu ixtean dirua aurreztuko da.
- Libratzen diren guneak beste erabilera batzutarako aprobetxa daitezke.
- Hondarribian hezegunea babestuko litzateke.
- Loiun hainbat proposamen egon daitezke, baina Bilboko eskaintza turistikoa zabaltzeko golf zelai bat egin daiteke adibidez.

Hau da nire proposamena, ikusten denez ez da hain konplikatua. Ziur nago Eusko Jaurlaritzan norbaiti bururatuko zitzaiola antzeko zerbait, ni ez bait naiz honetan aditua... Baina inoiz ez diot inori honako ezer entzun.

Besterik gabe,

Agur bat.

Iker.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2015.eko maiatzak 11

    Ez nau batere asebete jasotako erantzunak, lau generalidade idatzi besterik ez dizkidazue idatzi. Abiadura Handiko Trenak “bezeroak” izan ditzan proposamen zehatz eta nire ustez eraginkor eta sinple bat azaldu dut. Erantzun landuago bat merezi nuela uste dut. Hau al da herri partaidetza bultzatzeko duzuen modu eraginkorrena?

    Bat nator burdinbide berriaren beharrarekin, nahiz eta ez nagoen ados egin den azpiegiturarekin. Garraio multimodalitatea, behar bat izan arren hau sustatzeko modu ezberdinak egon litezke.

    Esaten didazue gure etorkizuna azpiegitura hauen baitan dagoela, baina oso arriskutsua iruditzen zait halako planteamenduak egitea. Gizarteriari ezin zaizkio honelako mezuak hain arinki bota: Munduko tren garestienetariko bat eraiki dugulako etorkizun oparoa izango dugu, bestela atzean geldituko ginateke. Hori nahiko eztabaidagarria da, hala ere denborak esango noraino zen beharrezkoa honelako tren bat.

    Aireportuen gaiari dagokionez, badakit AENAk gestionatzen dituela aireportuak, baina tokian-tokiko agintariek baduzue zer esana, proposamenak egiteko aukera eta akordioak bilatzeko erantzunkizuna. Akordioak lortzea borondate politiko kontua da, eta aireportu bakoitzean promozio entitateak dauden moduan (non eusko jaurlaritza eta beste instituzioak parte diren) aireportu bakar eta potente bat sustatzeko akordioak bilatzeko lan egin daiteke.

    Gai honekin Eusko Jaurkaritzetik entzun dudan proposamen bakarra hiru aireportuak mantentzea eta Gasteiz eta Hondarribiko airreportuak Loiuko “sukursal”- baten antzera lanean jartzea izango litzateke.

    Hain lurralde txiki baterako benetan beharrezkoak al dira hiru aireportu?

    Esaten didazue guztia hemendik gestionatu nahiko zenuketela kudeaketa hobetzeko. Nire uste apalean aireportuen eskumena izazteak ez luke asko hobetuko egoera, zeren eta lurralde bakoitzeko agintariek beraien lurraldeko aireportuaren defensa sutsua egingo lukete (edo zenukete) Euskal Herri mailako aireportu potente baten alde lan egin beharrean, eta ikusi dudanarengatik, Eusko Jaurlaritzatik ere hori bultzatuko zenukete. Ez al zen interesgarriago izango baliabide ekonomikoak hobeto aprobetxatzea dena hirukoiztuta izaten dirua xahutu beharrean?

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015.eko maiatzak 08

    Herran Jauna: Mila esker Irekiako bere parte-hartzeagatik. Gure Herria, Euskadi, txikia da, egia da. Gure azpiegituraren batzuk estatutik kudeatuta daude. Guk dena hemendik egitea nahi degu; horrela, edukierak, errendimenduak eta kostuak hobetuko lirateke. Guztia Europar Batasuneko printzipioekin.
    Euskal Burnibide-Sare berria beharrezkoa da. Foronda-Gasteizeko aireportuak baldintza handiak biltzen ditu kargarako baina bere arduradunek ez dute irekitzen egun guztian. Euskadi Europako puntu geografiko estrategikoan dago. Garraio-multimodalitatea beharrezkoa da. Gure garraio-azpiegituretako eta logistiketako garapena Europako Euskadiko etorkizuna da.