Herritarren eskaerak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntza zerrenda guztiak irekitzea eta irakasle bakoitza bere espezialitatean lan egitea.

2015.eko martxoak 05
88 %alde
17 boto (15/2)

EAEko irakasle guztiak eskubide berdinak izan behar ditugulako:

1.- Hezkuntza araudia aldatu behar da zerrendetatik kanpo eta urteak eta urteak lan egin gabe gauden irakasleei erantzun duin bat eman ahal izateko.

2.- Zerrenda guztiak ireki egin behar dira. Ez da bidezkoa irakasle batzuk zerrendetan sartzeko dugun aukera bakarra oposizioak gainditzea izatea, eta beste batzuk, zerrenden irekierarekin soilik lan egiteko aukera izatea.

3.- Ez da bidezkoa irakasle asko bere espezialitatea ez den esparru batean lan egitea. Bakoitza ikasitako espezialitatean lan egin beharko luke. Intrusismoarekin bukatu behar da. Geure ikasleei erantzun on bat eta kalitatezko hezkuntza eman ahal izateko, irakasle bakoitza berak ikasitako esparruan lan egin beharko luke.

Guzti honen aurrean, arazo hauei aurre egiteko eragile guztien arteko elkarrizketa eskatzen dut: Hezkuntza eta Kultura Sailburua (Cristina Uriarte Toledo), Langileriaren kudeaketan arduraduna (Conrado Mugertza Urkidi), sindikatuena, eragile sozial desberdinena, partidu politikoena, eta Hezkuntzaren ardatza garen IRAKASLE GUZTIENA.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2017.eko uztailak 21

    Kaixo Iratxe:

    Zerrenda horiek 2009an zabaldu ziren azken aldiz. Momentu honetan ez dago aurreratzerik noiz zabalduko diren berriro. Momentuz hautagai nahikoa dago zerrendan beharrizenei aurre egiteko.

    Eskerrik asko zure zalantzak Irekiaren bitartez argitzeagaitik.

  • Hezkuntza
    2017.eko uztailak 21

    Estimado José Angel:

    Le agradecemos que nos traslade su opinión con respecto a la Orden del 27 de agosto de 2012. Su propuesta será trasladada a los órganos competentes en la materia.

    Ekerrik asko

  • 2017.eko uztailak 20

    Kaixo,

    Ni FOLeko irakasle bezala lan egiteko prestatua nago baina urteak dira zerrenda horiek zabaldu ez dutela. Jakin nahiko nuke zenbat urte daramatzaten FOLeko zerrendak itxita eta noiz zabalduko dituzuen.

    Aldez aurretik eskerrak emanez,
    Agur bat,
    Iratxe Baskaran

  • 2017.eko uztailak 19

    Buenas noches:
    Lo primero darles las gracias por su respuesta, pero me gustaría matizar algunas cosas:
    Cuando me refiero a tutoría estoy hablando de una plaza de maestro de educación primaria, que se completan con las personas que están en las listas de educación primaria, una de las muchas que salen en el concursillo y que generalmente son tutorías de primaria. Siento haberme explicado mal.
    Conozco la orden de 27 de agosto de 2012 y entiendo que Unai Alaña hace una petición ciudadana para que esa orden sea revisada y cambiada, petición que yo comparto.
    La nueva presidenta del Consejo Escolar de Euskadi, Nélida Zaitegi, ya pidió en su día introducir reformas en el acceso a la docencia para conseguir seleccionar a los mejores profesores.
    Lo que esta orden propicia, es que los recién graduados se vean obligados a marcharse a otras comunidades o tengan estudiar otras carreras para conseguir los puntos necesarios realizando en muchos casos un desembolso económico muy importante.
    Considero que la revisión de esta orden será un paso muy importante para mejorar nuestro sistema educativo y conseguir una sociedad activa, cohesionada y sobre todo más justa.
    Muchas gracias por su atención.
    Un saludo.

  • Hezkuntza
    2017.eko uztailak 19

    Estimado José Angel:

    Las tutorías en la educación primaria deben ser adjudicadas por la Dirección del centro de acuerdo con criterios objetivos.

    En cuanto a la comparación que establece entre un interino que se apuntó a las listas en 2014 y un aprobado sin plaza en la OPE de 2015 que ha pasado a formar parte de las listas, le recuerdo lo establecido en el artículo 4.2 c) de la ORDEN de 27 de agosto de 2012, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno vasco, por la que se aprueba la normativa sobre gestión de la lista de candidatos y candidatas para la cobertura de necesidades temporales de personal docente en centros públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco: “La superación de las pruebas de oposición de los procedimientos selectivos de ingreso en los cuerpos docentes convocados por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación dará el acceso a las listas de candidatos”. Como sabe, una vez incorporadas las dos personas a las listas el orden se establece según la prelación que figura en el capítulo III de la citada Orden.

    Gracias por trasladarnos sus opiniones a través de Irekia

  • 2017.eko uztailak 17

    Si queremos un sistema educativo de calidad, no podemos permitir que un maestro de música, ingles…. que solo se apunto en las listas en el año 2014 termine en una tutoría de primaria, antes que un diplomado o graduado en educación primaria que se preparo, estudio y aprobó sin plaza las oposiciones del 2015.
    Si se compara con las comunidades vecinas, se puede ver lo injusto que es y el poco valor que tienen en nuestro sistema las titulaciones y los meritos que atesoras para ejercer un trabajo.
    La calidad de la educación, se encuentra en todos los estamentos y si ya se comienza a fallar en la forma de acceder a ser educador, es muy difícil que se dé una educación de calidad.

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
    2015.eko apirilak 16

    Unai estimatua,

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean dauden ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendak, urtero birbarematzen direnak, lanerako nahikoa pertsonal ez dagoenean irekitzen dira, pertsonal premia duten espezialitateen beharrak betetzeko.

    Irekitzen diren zerrendetara sartzen diren langileek, ireki ondorengo birbarematze-prozesuan izaten dute, titulazioaren arabera, beste espezialitate batzuetan sartzeko aukera. 2014/2015eko ikasturte honetan zenbait espezialitatetan ireki dira zerrendak, ordezkapenak egiteko izan diren premien arabera eta indarreko zerrendak agortu direla kontuan hartuta.

    Adierazitakoaren arabera, honako hau ere jakinarazi nahi dizugu: antolaketa-premien eta zerrenda horiek kudeatzeko eraginkortasun-irizpideen arabera jokatzen du Sail honek ordezkapenak egiteko zerrendak kudeatzeko orduan. Izan ere, beharrik izan gabe ordezkogaien zerrendak irekitzeak zerrendetan dauden pertsonen kopurua handitzea esan nahiko luke, sartu berriei lan egiteko benetako aukerarik eskaini gabe.

    Titulazio eta espezialitateei dagokienez, berriz, EAEko ikastetxe publikoetan unibertsitatez kanpoko maila desberdinetan ordezkapenak egiteko espezializazioak eta titulazioak 2012ko abuztuaren 27ko aginduak (2012/09/11ko EHAA) zerrendatzen ditu, III eranskinean. Zerrenda horretan zehazten dira zeintzuk diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako espezialitate desberdinetara sartzeko tituluak.

    Gaiari buruzko indarreko legeria aztertuta, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak, 93. artikuluan xedatzen duena hartzen dugu abiapuntutzat. Artikulu horrek adierazten du Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak emateko beharrezkoa dela Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua edo Graduko titulu baliokidea izatea; era berean adierazten du Lehen Hezkuntza emango dutela maila horretako arlo guztietan irakasteko gai izango diren maisuek eta maistrek. Musika, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntzak edo Gobernuak, Autonomia Erkidegoei aldez aurretik kontsultatu ondoren, zehazten dituen beste irakaskuntzak emateko, dagokion espezializazio edo gaikuntza duten Maisu-maistrek irakatsi ahal izango dituzte.

    Lege horretan xedatutakoaren arabera, azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuak Maisu-maistren Kidegoko irakaskuntza-espezialitateak finkatzen ditu, eskuratzeko prozedura ezartzen du eta eman ditzaketen arloak zeintzuk diren zehazten du. Errege Dekretu hori Autonomia Erkidego guztiek derrigorrean betebeharreko oinarrizko legeria da, eta 4. artikuluan arautzen du Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek beste espezialitate batzuk eskuratzeko prozedura; hain zuzen ere, espezialitate bat eskuratzeko beste bideetako bat da “eranskinean aipatzen diren titulazioak edo baldintzak izatea“.

    Eranskin horretan zerrendatzen dira Lehen Hezkuntzako espezialitatea eskuratzeko gaitzen duten tituluak; hurrengoak dira:

    - Lehen Hezkuntzan Maisu-maistraren lanbide arautuan aritzeko Graduatuaren titulua.
    - Lehen Hezkuntza espezialitateko Maisu-maistra (1440/1991 Errege Dekretua).
    - Maisu-maistra (1440/1991 Errege Dekretua) edozein espezialitatekoa.
    - Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasle-diplomaduna, edozein espezialitatekoa.
    - Lehen Hezkuntzako Maisu-maistra (1967ko ikasketa-plana).
    - Lehen Hezkuntzako Maisu-maistra (1950eko ikasketa-plana).

    Ordezkapenak egiteko zerrendetara sartzeko baldintzak zehazteko asmoz, erreferentziatzat hartu da azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuak Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioentzat ezartzen duena; horrela tratamendu bateratua ematen zaio EAEko hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko irakaskuntza-pertsonal guztiari.

    Halaber, hau ere jakinarazten dizugu: otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxienezko baldintzak ezartzen dituenak, 12.1. artikuluan honako puntu hauek xedatzen ditu:

    “1. Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, gutxienez, maisu-maistra bat izango dute ikasle talde bakoitzeko eta, edonola ere, bermatuko dute Lehen Hezkuntzako graduatuak edo Musika, Gorputz Hezkuntza eta Atzerriko Hizkuntzak emateko gai diren maisu-maistrak daudela“.

    Eta ekainaren 21eko 476/2013 Errege Dekretuak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuetako maisu-maistrek izan beharreko gaikuntza- eta prestakuntza-baldintzak arautzen dituenak, 3.1. artikuluan honako hau adierazten du:

    “Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen Graduatuaren titulua duten maisu-maistrek, Maisu-maistraren unibertsitate-titulu ofiziala edozein espezialitatetan duten maisu-maistrek, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasletzan, edozein espezialitatetan, diplomatuek edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistrek emango dute Lehen Hezkuntza “.

    Horregatik, karrerako funtzionarioen kasuan eta ikastetxe pribatuetan, maisu-maistrari dagokio Lehen Hezkuntza espezialitatea ematea, baina maisua-maistra zentzu zabalenean ulertuta, hots, Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen Graduatua, Maisu-maistraren unibertsitate-titulu ofiziala (edozein espezialitatetan) duen maisu-maistrak, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasletzan diplomatuak (edozein espezialitatetan), edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak.

    Eta ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendak kudeatzeari buruzko araudia, Lehen Hezkuntzan ematen duten irakasleen titulazio akademikoen baldintzei dagokienez, karrerako funtzionarioentzat edo ikastetxe pribatuetarako ezarritakoa besterik ez da.

    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.