Herritarren eskaerak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Zer gertatu da Agenda Digitalarekin?

2014.eko azaroak 25
0 boto

Egun on!
Ba al dago "Agenda Digitala 2015" planaren egoera inon jarraitzeko aukerarik? Oso interesgarria iruditzen zait, baina azkenaldi hontan ez ditut ikusi honen inguruan egindako ekintzak eta interneten aurkitu daitezken berriak eta informazioak (Spri-n adibidez) nahiko zaharrak dira.
Eskerrik asko aldez aurretik!
Iñigo

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Zer gertatu da Agenda Digitalarekin? http://t.co/XKAX02The4

  • @anamarti4
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [HERRITARREN ESKAERAK] Zer gertatu da Agenda Digitalarekin? ➡ Ekonomiaren Garapena sailaren erantzuna ➡ http://t.co/QKS9H4B0IY

  • 2014.eko azaroak 27

    Eskerrik asko!

  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2014.eko azaroak 27

    Iñigo agurgarria, zuk antzeman bezala, Spriren webgunean, baita Eusko Jaurlaritzako web gunean ere, “Agenda Digitala 2015” planari buruzko informazioa informazio estatikoa da.

    Bertan ez dira azaltzen plan honi dagokien programen edukiak. Informazioa eskuratzeko planaren proiektuetara jo behar duzu. Hau da, Enpresa Digitalak antolatzen dituen ekintzetara, Sprik emandako diru-laguntzetara eta Ikanos proiektuaren blogera hain zuzen ere.

    Euskadi Innovak eta AD15onthemovek Twitterren ere badute perfila. Izan ere, Twitter da nahi duzun informazioa lortzeko biderik zehatzena.

    Mila esker gure web-gunea bisitatzeagatik.