Herritarren eskaerak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Global Training beken etorkizuna

2014.eko azaroak 19
0 boto

Global Training bekak 2012 urtean martxan jarri zirenetik hainbat gaztek aukera izan dute atzerriko enpresetan lan praktikak egiteko. Programa honen bidez Euskadiko gazte profesional askori erreztu zaie lan munduan lehen pausoak ematea eta atzerriko moldeen araberako lan eskermentua lortu dute.

Zoritxarrez, hasierako asmoen arabera deialdi kopuru mugatua izateakoa zen ekimena, hain zuzen ere, aurtengo urtera bitartekoa.

Ekimenaren arrakasta ikusita eta atzerriko enpresetan gazteen praktikak bultzatzea gobernu-programako puntu bat dela kontuan edukita, ba al du Gobernuak hurrengo urtetik aurrera beka hauei jarraipena emateko aurreikuspenik?

Eskerrik asko.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [HERRITARREN ESKAERAK] Global Training beken etorkizuna ➡ Ekonomiaren Garapena sailaren erantzuna ➡ http://t.co/pI6qmZNbxP

  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2014.eko azaroak 20

    Ane agurgarria, zure galderari erantzunez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sail honetik atseginez jakinarazten dizugu Legebiltzarrean 2015erako aurkeztu diren aurrekontuen arabera, guri hain garrantzi haundikoak begitaintzen zaizkigun Global Training bekei ihaz baino miloi bat euro gehiago esleitu zaizkiela. Hau da, 2014an 3.200.000 € esleitu bazitzaizkien beka hauei, 2015erako 4.200.000 € esleitzea onartu dute Legebiltzarrean. Honen arabera, 400 beken eskeintza egiteko aukera izango dugu.
    EHAAn Global Training beka hauen deialdia 2015eko martxoan argitaratzea espero dugu.
    Mila esker gure web-gunean erakutsi duzun konfidantzagaitik.