Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EHU-Leioa-Urbinaga Tranbia

Urtzi(e)k
2014.eko maiatzak 09
67 %alde
3 boto (2/1)

Atzo, Rontegi zubian gertatutako istripuak argi utzi zuen zein den errealitatea: Bizkaiko Ezkerraldea eta Eskuinaldea lotzeko modu eraginkor bakarra dagoela erabilgarri, baita garraio publikoaren erabiltzaileontzat ere. Atzokoan, nahiz eta autobusez joan, alegia, garraio publiko eta kolektiboan, bertan ordubetez geldituta gelditu ginen. Hori ez litzateke gertatuko tranbia eraikia eta martxan izango balitz. Gainera, tranbia askoz ere garraiobide iraunkorragoa da, CO2 eta bestelako kutsatzaile gutxiago sortarazten ditu eta bere garaian planteatu zen bezala eginez gero, intemodalitatea sustatuko du.

Hortaz, honakoa eskatu nahi dizuet: EHUra ailegatuko den tranbia eraiki didala eta hura martxan jar dadila, Unibertsitate Campusa eta Urbinaga artean, Urbinagan geltoki intermodalaren bidez beste herrietako erabiltzaileok hura hartu ahal izango dugularik. Horrez gain, Metro Bilbao eta Renfe Aldiriak kudeatzaileekin akordioak sina dezazuela, garraio-txartel konbinatuak eskaintzeko helburuz.

Beste barik, mila esker eta agur bat,

(Irudia: Wikipedia, Laukatu erabiltzaileak eginda)

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2014.eko ekainak 19

    Mila esker zuen erantzunagatik eta pozten naiz zuek ere modu horretan pentsatzen duzuelako. Agur bero bat,

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014.eko ekainak 19

    Los desarrollos de los servicios tranviarios o ferroviarios deben nacer de un consenso interinstitucional y deben regirse por una visión global de la interoperabilidad de los diferentes medios de transporte, manteniendo un equilibrio entre las inversiones y las prioridades al administrar unos recursos financieros escasos para una gran cantidad de necesidades. En este sentido, tomamos en cuenta su aportación, remarcando que algunas de sus reflexiones son compartidas por nosotros, en alguna medida. Qure mostransmitirle también que todas las instituciones están trabajando por lograr acuerdos en materia de intermodalidad e interoperabilidad entre los medios de transporte hoy en día existentes.

    Tranbia eta trenbide zerbitzuen garapena instituzio arteko adostasunetik sortu behar dira eta garraiobide desberdinen elkarrerangingarritasun ikuspegi orokor baten bidez zuzendu behar dira, inbertsioak eta lehentasunen arteko oreka bat mantenduz finantza baliabide urriak administratuz beharrizan kopuru handi baterako.Horren haritik, bere ekarpena kontuan hartzen dugu azpimarratuz horietako gogoetak guk partekatuak direla, neurri handi batean. Horrez gain jakinarazi nahi dizut erakunde guztiak gaur egun dauden garraiobideen artean intermodalitate eta elkarrerangingarritasun gaian akordioak lortzeko lanean dihardutela.
    Mila esker Urtzi Jauna.