Herritarren eskaerak Lehendakaritza

Bakegintza

Adrian(e)k
2012-05-24
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Bakegintza arloan Gobernuak lidergoa hartzea ezinbestekoa deritzot. Egun dugun aukera pasatzen uztea barkaezina litzateke. Horretarako, lehendakaritzatik Espainiako Gobernuari aro polititiko honi ekitera lagundu behar zaio.

ETAk pausu gehiago eman behar ditu, eta ez da bere bukaeragaitik inongo prezio politikorik ordaindu behar. dena-den, horrek ez du esan nahi urte hasieratik ETAk ez duela pausorik eman, eta horren aurrean Gobernuak eta lehendakaritzak jarrera berbera izaten jarraitzen dute, aurrerapausurik eman barik.

Bakea denon artean eraikitzeko garaia heldu da. Ekin diezaiogun lanari.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Lehendakaritza
    2011-07-01

    Arrazoia duzu. Terrorismoarekin amaitzeko eta guztion arteko elkarbizitza demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da gobernuaren, eta bereziki Lehendakariaren, lidergoa.

    Dakizun legez, Gobernura heltzerakoan Lehendakariak lehen helburutzat jo zuen arlo honetan aurrera egitea. Eta pausu handiak eman dira. Egun dugun egoera, zuk esan bezala, berezia eta garrantzitsua da, baina nola heldu garen horraino ere galdetu beharko genuke. Berebiziko garrantzia izan du Gobernuaren irmotasun demokratikoak eta euskal gizarteak erakutsi izan duen askatasun gogoak, behin-betiko terrorismoa baztertuz. Azken helburua hurbil daukagu eta ezin dugu, presaren edo urduritasunaren poderioz, okerreko biderik hartu.

    ETAren azken egun hauetan garrantzitsua da sistema demokratikoaren defentsa, eta bereziki, legediari dagokion errespetua zaintzea. Guztion artean iraganeko jarrera totalitarioak gainditu eta baztertu behar ditugu, hiritar guztien arteko elkarbizitza demokratikoa lortzeko. Garrantzitsua izango da, bide horretan, ETA desagertzea eta izan dituen babes guztiak alde batera uztea, balio demokratikoak gizarte osoan zabalduz.

    Hori da Lehendakariaren helburua eta ahaleginik handiena egingo du datozen hilabeteetan euskal gizartean askatasuna, iritzi eta aukera identitario desberdinak onartuz, guztien ondare bihurtu dadin.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan