Herritarren eskaerak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Energia berriztagarrien aldeko apustu garbia

Adrian(e)k
2012-05-24
0 boto
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Baliabide naturalak badaude, mendiak, errekak, itsasoa... Energia berriztagarrien bidea egiteke dago oraindik, gaur egun kontzumitzen dogun energiaren %5 baino ez baita berriztagarria.

Hau gradualki lortzeko Ikerketa+Garapen politika garbiagoak behar dira, BPGaren prortzentai handiago bat honi eskeiniz. Beste motako zentraletan erreformak egin barik zergaitik ez jarri dirua berriztagarrien alde? Zergaitik ez joan energia berriztagarrien alde egiten eta gradualki lehen aipaturiko %5ko portzentai hori haunditzen?

Honen abantailak? Energia autoktonoa eta beste herrialdeenganako dependentzia eza.

Baliabideak badaude, borondatea behar da.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo Saila
    2011-11-15

    Eusko Jaurlaritzak, EEEren bitartez, hogei urte baino gehiago daramatza zuk aipatzen duzun zentzu horretan lanean. Hartara, Euskadiko Energia Estrategiak helburuak, jarduera ildoak eta energia politikak barne hartzen ditu hainbat arlotan, hala nola energiaren eskaeran, energiaren horniduran eta sorkuntzan eta garapen teknologikoan.
    Horrenbestez, lanean ari gara iturri berriztagarrietatik sortutako energiak sustatzen; esate baterako, energia eolikoa, olatuen energia, biomasa, eguzki energia eta geotermia. Horrez gain, aurrezpena eta energia eraginkortasuna sustatzen ditu energia kontsumo handiko sektoreetan −industria, eraikuntza eta garraioa, esaterako−; horretarako, sentsibilizazioa eta laguntza programak erabiltzen ditu.
    Garrantzitsuena da lehentasunezko lan ildoak zehaztea energiaren sektorean; esate baterako, adierazi ditugunak eta zuk zeure gogoetan aipatu dituzunak. Izan ere, asmoa da ildo horiek Euskadiren potentzialtasun handieneko errealitateetako bat izatea balio kateko maila guztietan.
    Eskerrik asko zure ekarpenagatik.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan