Herritarren eskaerak Ingurumena eta Lurralde Politika

Peñas Negras euskaraz: Arbeltzaga

Urtzi(e)k
2014-02-25
100 %alde
3 boto (3/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ortuellan kokatuta dagoen Ingurumen Interpretazio Zentroak, ofizialki, Peñas Negras izena du. Baina, leku horren izena, jatorriz, Arbeltzaga da. Izan ere, jada 1322. urtean, Diaz Harako Mariak Portugalete sortu zuenean, sortze-agirian ("carta puebla" deritzoguna) "Arvelçaga" izenekoa aipatzen da, gaur egun Arbeltzaga dena. Hortaz, eskatu gura dizuet izena zuzentzeko, Ortuella, Meatzalde eta Enkarterrietako toponimia jatorriz euskalduna delako eta merezi dugulako izen euskaldun horiez baliatu ahal izatea.

Mila esker eta agur bat,

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
2 iruzkin
  • 2014-06-22

    Mila esker zuei eta jaso ezazue agur bat,

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014-06-20

    “Zuen proposamena hartzen dugu, eta hemendik aurrera izen biak erabiltzen ahaleginduko gara. Beraz, ARBELTZAGA-PEÑAS NEGRAS izena erabiliko dugu.”
    Agur bero bat ta mila esker .

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan