Gure Sailaren egitekoa argia da: pertsonen osasuna zaintzea eta Euskadiko osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dadin begiratzea.
Hartarako, sistema arduraz eta zentzu onez kudeatu behar dugu, Euskadin bizi diren pertsona guztiei osasun-laguntza bermatzeko.
Osasunean eragiten duten faktore guztien gainean esku hartu behar dugu; hala, sustatzeko eta prebenitzeko politikak eta proiektuak garatuko ditugu, eta zeharkako eta sektore arteko lanari ere ekingo diogu, Jaurlaritzaren gainerako sailekin eta Euskadiko erakundeekin batera. Osasuna egin nahi dugu guztion artean.
Era berean, osasun-ikerketa eta sistema sustatzen jarraituko dugu, baita profesionalak euskalduntzen ere; halaber, pertsonen irisgarritasuna eta herritarren partaidetza errazten dituzten informazio-sistema guztiak sendotu behar ditugu (errezeta elektronikoa, historia kliniko bakar digitala...).