Nire eginkizuna Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko buru izatea da, non Industria, Berrikuntza, Nekazaritza, Arrantza, bilduta dauden, Euskadiren produkzio-ekonomiarengan zuzeneko eragina duten eremuak baitira.
Produkzio-sektore guztiak antolatzeko erronkari erantzun diogu, barne-lankidetza aprobetxatuko duen garapena ahalbidetzeko, aberastasuna eta enplegua sortzeko sinergiak sortuko dituen orientabide komun batekin, eta gainera Jaurlaritzaren baliabideak optimizatuz, goi-karguen % 20 murrizterakoan gertatzen den bezala.
Krisi ekonomikoa gainditzen lagundu nahi dugu, gure ahalmenetara egokitzen den eta euskal gizartearen beharrizan eta igurikapenen neurrira eginda dagoen Lehiakortasun Eredu Berri baten aldeko apustua eginez.