Sektore publikoaren kargudunak Justizia eta Giza Eskubideak

María Arritokieta Marañón Basarte

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea 2025-04-19

Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuorde naizen aldetik, giza duintasunean eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako bakea eta bizikidetza sustatzea dagokit. Sailburuordetza honek batasuna eta koherentzia ematen die memoriarekin, biktimekin, bakearekin, bizikidetzarekin, giza eskubideekin eta lankidetzarekin lotutako politika publiko guztiei.
Gure jardunbidea lehentasunez bideratzen dugu bizikidetzan aurrera egiten lagunduko duten ekimenak babestera eta bultzatzera, pertsona ororentzako giza eskubide guztien errespetutik eta berme eraginkorretik abiatuta. Sinetsita gaude gizarte demokratiko baten baliorik handiena bizikidetza adiskidetzaile eta integratzaile bat lortzea dela.
Sailburuordetza honen mende daude Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren Zuzendaritza eta Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

Kontaktu-datuak
Emaila derechos-humanos@euskadi.eus
Telefonoa 945019105
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua
01010, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Curriculum Vitae:
Argazkia María Arritokieta Marañón Basarte
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

María Arritokieta Marañón Basarte - Berriak