Elkarlan sariak zortzi ekimen aitortu ditu balio publiko eta soziala sortzeagatik, eta ahalduntzea, feminismoa, parte-hartzea eta berrikuntza sustatzeagatik
Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandianok azpimarratu du, lankidetzatik, inklusiotik eta partaidetzatik beren ingurua eraldatzeko gai diren herritar konprometituak ikusaraztea eta balioan jartzea dela sarien helburu nagusia
Xabier Ochandiano Erakunde Harremanetarako sailburuordeak eta Ana Aguirre Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendariak parte hartu dute gaur Elkarlan Sariak banatzeko ekitaldian. Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailak sustatutako sari hauen bitartez, balio publikoa sortzen duten, herritarren parte-hartzea indartzen duten eta gizarte kohesionatuago, solidarioago eta inklusiboago bati laguntzen dioten proiektuak aitortu nahi dira.