Sektore publikoaren kargudunak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkoreka Gervasio

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea 2016-11-26-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (Herri Administrazioa eta Justizia) 2012-12-15-tik 2016-11-26-ra

Josu Erkoreka Bermeon jaio zen, 1960an, eta Zuzenbideko lizentziaduna eta doktorea da Deustuko Unibertsitatetik; gainera, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiko abokatua da, zerbitzu berezitan.
IVAPeko zuzendari izan zen 1995etik 2000ra, eta urte horretan Kongresurako diputatu aukeratu zuten, Bizkaitik. 2004tik 2012ra, bere talde parlamentarioko bozeramaile lanak egin zituen.
X Legegintzaldian, Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua izan zen.
Gaur egun, Josu Erkoreka Gobernantza eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramailea da.

Curriculum Vitae:
JOSU ERKOREKA GERVASIO - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK
Lege oharra:
Hemen adierazitako xedapenak bat datoz titularraren jarduerekin, 2012 abendutik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren arabera, eta dibulgatzaileko argitaratzen dira; horrek ordea ez du adierazi nahi jatorrizkoak eta/edo zehatzak direnik. Horretarako, EHAAren jatorrizkora jo beharko da —Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan dago jatorrizko hori— horietako bakoitzarekin lotutako estekaren bitartez, edota sarrera sarrera nagusiaren bitartez.