Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio:
a) Justizia Administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko programak eta planak egitea eta gauzatzea.
b) Justizia Administrazioari dagokion Informatika Plana egitea.
c) Bulego eta Zerbitzu Judizialen, Fiskaltzen eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Antolamendu Plana egin, proposatu eta ezartzea, eta haren jarduerak koordinatzea.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko behar materialak planifikatzea.
e) Justizia Administrazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabide materialak eta ekonomikoak planifikatu, hornitu eta antolatzea.