Sektore publikoaren kargudunak Segurtasuna

Francisco Javier Diéguez Barriocanal

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusia 2024-06-27
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusia (Segurtasuna) 2023-09-19 // 2024-06-26

Nire ardura Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren (Cyberzaintza) eta Agentziara atxikitako teknikarien jarduera zuzentzea da. Ardura horien barruan daude, besteak beste, Agentzia ordezkatzea, Agentziaren izenean hirugarrenekin harremanak formalizatzea (hitzarmenak, protokoloak edo dagozkion ekintzak), Agentziaren izenean kontratatzea, gastuak erabakitzea eta ordainketak agintzea, eta hori guztia indarrean dagoen legerian aurreikusitakoari jarraituz.

Gainera, aldian-aldian, proposamenak egingo dizkiet Cybertzaintzako gobernu-organoei, bereziki Administrazio Kontseiluari, hainbat alderdiri dagokienez, hala nola, Agentziaren jarduera planifikatzeko orientabide orokorrei, plan estrategikoari eta urteko kudeaketa-planei buruz, bai eta emaitzak ebaluatzeko proposamena ere. Urtero aurkeztuko dizkiot Administrazio Kontseiluari Agentziaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua, plantillak eta lansari-erregimena, bai eta urteko memoria ere. Era berean, nire ardura izango da Administrazio Kontseiluaren erabakiak betetzea eta burutzea ere.

Hori guztia Agentziaren Administrazio Kontseiluak izendatu ahal izango dizkidan edo estatutuen arabera egokituko zaizkidan beste eginkizun batzuk alde batera utzi gabe.

Kontaktu-datuak
Emaila info@cyberzaintza.eus
Telefonoa 945 236 636
Helbidea

Albert Einstein 46, 3ª planta, Edificio E7
Parque Tecnológico de Álava
01510 Vitoria-Gasteiz

Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

Ekitaldiak Francisco Javier Diéguez Barriocanal 2025-12-07

Ez dago ekitaldirik