Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak jardun-eremuan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, honako hauek:
• Kanpo Harremanen idazkari nagusiari laguntzea kanpo-harremanen politika kudeatu eta gauzatzen.
• Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak definitzen duen kanpo-harremanen plan estrategikoko jardun- eta ekintza-lerroak prestatu, sustatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
• Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak kanpoan gauzatutako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatzea.
• Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
• Euskadiren kanpoko ordezkaritzek egoki funtzionatzeko behar den jarduera oro proposatu eta sustatzea.
• Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa ematea txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskide edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, eguneroko funtzionamendurako.
• Eusko Jaurlaritzaren interesak koordinatzea Madrilen, Euskadiren Madrilgo Bulegoaren bidez.
• Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin eta erakunde aldeaniztunekin dituen harremanak sustatu eta erraztea.
• Izaera horizontaleko organismo eta sareetan parte hartzea, bai horiekiko harremanak sustatzeko, bai Eusko Jaurlaritzako sail, organismo autonomo eta sozietate publikoek organismo eta sare horiekin dituzten harremanen jarraipena egiteko.
• Euskadi kanpoan ezagutzera emateko jarduerak sustatzea, industria, jakintza, berezitasun instituzionalak, hizkuntza eta kultura oinarri hartuta.
• Euskadin nazioarteko organismoek euren egoitzak irekitzeko laguntza eta euskarria ematea.
• Kidego kontsularrarekiko harremanetan, komunikazio-kanala izatea Euskadin.