Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzak lege-aurreproiektuak eta arau-xedapen orokorrak egitea bultzatu, zuzendu eta koordinatzen du, Sailari edo honi atxikitako edo honen mendeko edozein erakunderi eragiten dioten gaietan. Saileko edozein organok eskatutako aholkularitza ematen du, baita sektore publikoko kontratuen legeriaren arloko aholkularitza eta edozein prozeduratan legeria hori behar bezala aplikatzea ere. Zuzendaritza honetatik izapidetzen dira, halaber, Sailaren administrazio-jarduera osoaren aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak.
Zeharkako kudeaketako organoa denez, zuzendaritza honi dagokio, besteak beste, Gobernu Kontseiluaren esku utzi behar diren gaiak koordinatzea eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari helaraztea. Era berean, Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planaren edukiak identifikatzea eta garatzea ere badagokio, saileko zuzendaritzekin koordinatuta.