Sektore publikoaren kargudunak Osasuna

Itziar Larizgoitia Jauregui

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria 2020-11-16

Zuzendaritza honetan politikak eta programak garatzen ditugu osasuna sustatzeko eta babesteko zein eritasunak prebenitzeko; horretarako, jarduerak diseinatzeaz eta gauzatzeaz gain, esku-hartzeak ere bultzatzen ditugu Jaurlaritzako beste sail batzuetan eta erakunde publikoetan, batez ere udaletan, herritarren artean osasun- eta ekitate-maila handiagoak lortzearren.

Zehazki, ingurumenaren, elikagaien eta uren segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten programak egiten ditugu. Osasunaren eta haren determinatzaileen zaintza eta azterketa epidemiologikoa egitea dugu ardura, bai eta eritasunen eraginari eta biztanle-taldeetan duten banaketari dagokienez ere.

Osasun publikoaren esparruan alertak sortzen direnean osasun-jarduerez arduratzen gara. Horregatik, pandemiak eragindako ondorioei aurre egitea gure lehentasunetako bat da.

Mendekotasunen arloan, gure esku dago arlo horretako Euskadiko politika osoa zehaztea, eta baterako jarduerak bultzatzea sektore-esparru guztiekin.

Kontaktu-datuak
Email dirsalud-san@euskadi.eus
Telefonoa 945019201
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA
01010, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Curriculum Vitae:
Argazkia Itziar Larizgoitia Jauregui
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

Itziar Larizgoitia Jauregui - Berriak