Finantza Politikako Zuzendaritzan Euskadiko Zor Publikoko eta Diruzaintzako eragiketak eta kreditu- edo mailegu-eragiketak kudeatzen dira. Emandako bermeen erregistro-kontrola ere egiten da. Era berean, finantzaketa-tresna publikoak antolatzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko neurriak aztertzen dira. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloko araudia betetzen dela ikuskatzen da, erakunde horien gobernu-organoen antolamenduari eta funtzionamenduari, jarduera ekonomiko-finantzarioari eta gizarte-aurreikuspeneko erakundeen kaudimenari dagokienez.
Zuzendaritza honen beste eginkizun bat da gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bidali behar dioten dokumentazio ekonomiko-finantzarioa gainbegiratzea, eta BGAEak bultzatzeko, sustatzeko eta garatzeko programak kudeatzen dira. Horren bidez, zergazkoak ez diren zuzenbide publikoko sarreren borondatezko aldiko bilketa kudeatzen da, prezio publikoak eta zergazkoak ez diren ondare-prestazio publikoak izan ezik. Edozein kontzeptu dela-eta, betearazpen-aldiko diru-bilketa ere kudeatzen da, zorra arduradun subsidiarioei bideratzea barne.
Bestalde, kontrolatu egiten dira erregistroa, jardueraren jarraipena, ikuskapena, zehapen-espedienteen tramitazioa eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko gainerako betearazpen-eskumen guztiak, eta konkurtso-prozesuetan akordioak edo hitzarmenak sinatzea kudeatzen da.