Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza, lurralde-ordezkaritzekin batera, Euskadiko Lan Agintaritza da, eta lan-arloko legeria betetzen dela bermatzen du. Besteak beste, eskumen hauek ditu:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzen du, eta ikuskapen-jarduketaren planak eta programak ezartzen ditu. Era berean, Lan Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoriak eta txostenak egitea dagokio.
• Lan-arloko arau-hauste oso larriengatiko zehapenak ezartzen ditu, Gizarte Segurantzaren arloko arau-hausteei dagozkienak izan ezik.
• Euskadiko jaiegunen egutegi ofiziala egin eta izapidetzen du.
• Kaleratze kolektiboko prozedurak (enplegu-erregulazioko espedienteak), kontratuen etete-prozedurak (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak) eta lanaldi-murrizketak aztertu, izapidetu eta ebatzi egiten ditu, hala dagokionean.
• Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak lan-agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje- eta adiskidetze-eginkizunak betetzen ditu.
• Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion Bulego Publikoa zuzentzen du.
• Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzen du.
• Hainbat erregistro zuzendu eta kudeatzen ditu, besteak beste, Euskadiko Lan Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen erregistro telematikoa, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso larriengatik zehatutako enpresena, eraikuntzaren sektorean akreditatutako enpresena, Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Izapidetze telematikoarena, Laneko Arriskuen Prebentzioko ordezkariena, Kanpoko Prebentzio eta Auditorien zerbitzuena, eta Aldi Baterako Lan Enpresena.
Angel Lapuente Montoro
Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
---|---|
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria | 2024-06-27 |
Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria (Lana eta Enplegua) | 2020-10-17 // 2024-06-26 |
Emaila | trabajo@euskadi.eus |
---|---|
Telefonoa | 945019317 |
Helbidea | Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua |
Angel Lapuente Montoro - Berriak
Torres Lehendakariordeak justizia soziala balioetsi du, gizarte bidezkoago baten oinarri gisa
2024ko Gizarte Merezimenduaren saria jaso du Gizarte Graduatuak lan-eskubideen eta gizarte-ekitatearen defentsan “funtsezko eragiletzat” jo dituen ekitaldian Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du justizia soziala oso garrantzitsua dela gizarte bidezkoago baten oinarri gisa: “Justizia soziala funtsezko printzipioa da bizikidetza baketsu eta oparorako. Justizia sozialaren alde egiten dugun ahalegina inoiz baino garrantzitsuagoa da”.
-
Ekonomia, Lana eta Enplegua
- Audio
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideo profesionala
-
-
-
Lana eta Enplegua
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiakrik ez dago
- Bideoakrik ez dago
-
Lana eta Enplegua
- Audio
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideo profesionala
-
-
Lana eta Enplegua
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
-
Lana eta Enplegua
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
-
-
Lan Ikuskaritza aldi baterako lekualdatu du Bilboko egoitza Bihotz Sakratuaren Plaza
Lana eta Enplegua- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Lana eta Enplegua
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-