Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria naizen aldetik, enplegu erresiliente eta inklusiboa suspertzea, mantentzea eta sortzea sustatzen dut, eta, horretarako, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko eta familia eta lana bateragarri egiteko programak jartzen ditut abian, enplegua sustatzeko laguntzen bidez.
Nire zuzendaritzatik, enpresa-ekimenen garapena eta ezarpena ere sustatzen dugu, eta horiek ezartzen eta finkatzen laguntzen dugu.

