Euskaraldia
Sektore publikoaren kargudunak Hezkuntza

María Begoña Pedrosa Lobato

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Hezkuntzako sailburua 2024-06-25
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Hezkuntza sailburuordea (Hezkuntza) 2020-09-30 // 2024-06-24

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu naizen aldetik, nire erantzukizuna da Euskadiko hezkuntza-sistema gidatzea eta koordinatzea unibertsitateaz kanpoko etapa guztietan: Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketaraino, Helduen Hezkuntza eta Araubide Bereziko Irakaskuntza ere barnean direla.

Ikasleak erdigunean jartzea da nire lehentasuna. Garapen akademikoari eta ongizate pertsonal zein emozionalari erantzungo dien kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboa bermatzea. Euskadiko haur eta gazte bakoitzak hazteko eta berdintasunean ikasteko aukera izan dezan nahi dugu, bere ezagutzak, trebetasunak eta talentuak garatzeko aukera izatea, eta horretarako beharrezko duen ingurune bat eraikitzea bizikidetza, errespetua eta balio partekatuak sustatzen dituena, hain zuzen .

Talde zabal eta espezializatuadut, eta hezkuntzan jarrita ditugun helburuak erdiesteko eremu gakoak koordinatzen ari gara: inklusioa, ikastetxeen plangintza, Lanbide Heziketa, beken eta laguntzen sistema, ebaluazioa, langileen kudeaketa edo arau-garapena. Hori guztia elkarrekin partekatzen dugun ikuspegi batekin ari gara bideratzen: hezkuntza-sistemaren emaitzak hobetzea, eskola-komunitatea indartzea eta baliabide publikoen kudeaketan arduraz jardutea.

Hezkuntza bidezkoago baterantz aurrera egiteko ezinbestekoa da, batez ere, irakasleen, zuzendaritza-taldeen eta hezkuntza-komunitate osoaren aldeko apustua egitea, eta beraz, horretarako beharrezko diren laguntza tresnekin hornitzea: etengabeko prestakuntza, lidergo pedagogikoa eta etapa bakoitzeko erronkei erantzuteko tresna egokiak.

Horrez gainera, euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzen dugu hezkuntza-eremuan, eta modu aktiboan txertatzen dugu ikastetxeen egunerokoan, harremanetarako, ezagutzarako eta kohesiorako hizkuntza gisa.

Lan horrek guztiak badu zentzu argi bat: ikastetxeei eta irakasleei tresnak, orientazioa eta laguntza ematea euren lana argi, segurtasunez eta etorkizunari begira egin ahal izan dezaten. Nire konpromisoa da hezkuntza-komunitatearekin batera sistema sendo bat eraikitzea, lehenengo urteetatik aukera-berdintasuna bermatuko duena eta gure ikasleak prestatuko dituena pertsona libre, kritiko eta Euskadi bidezkoago eta jasangarriago batekin konprometitu daitezen.

Kontaktu-datuak
Emaila h-idazkaria@euskadi.eus
Telefonoa 945016540
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA
01010, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

Ekitaldiak María Begoña Pedrosa Lobato 2023-09-29

Ez dago ekitaldirik