Sektore publikoaren kargudunak Hezkuntza

María Begoña Pedrosa Lobato

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Hezkuntza sailburuordea 2020-09-30

Hezkuntza Sailburuordetza unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-etapetako irakaskuntzez arduratzen da, Lanbide Heziketakoak izan ezik. Hau da, Haur Hezkuntzan hasi eta Batxilergora bitarteko etapa guztiez, eta baita Helduen Hezkuntzaz, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzez eta Araubide Bereziko irakaskuntzez ere.

Aipatutako etapei dagokienez, sailburuordetza honek hezkuntza-sistema antolatzeko, eraldatzeko eta berritzeko ekintzak planifikatzen ditu, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika definitzen eta koordinatzen du, bai eta horrek curriculumaren eta araudiaren garapenean, irakasleen prestakuntzan, hezkuntza-premia berezietan eta hezkuntza berriztatzeko programen garapenean duen eragina ere.

Irakaskuntzak ebaluatzeko eta hobetzeko planak martxan jartzeko jarduerak gainbegiratzen ditu, eta hezkuntza-sistemaren barruan hizkuntza-helburuak hobetzeko proposamenen plangintza eta jarraipena egiten du.

Hezkuntza Sailburuordetzari dagokio hezkuntzaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan ikertzea, betiere unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntzan, bai eta digitalizazioa eta kultura digitala sustatzea ere, egungo hezkuntza-sistema etapa guztietan eraldatzeko eragile gisa.
Ikerketa eta berrikuntza horren ondorioz, sortzen ari diren metodologia eta teknologietan irakasleak prestatu eta aholkatzea ere bere zeregina da. Lanbide Heziketako eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordetzarekin batera, STEAM Euskadi Estrategiaren garapena eta ezarpena koordinatzen ditu.

Ikastetxeen autonomia eta lidergo pedagogikoa bultzatzeaz arduratzen da, eta zuzendarien jarduna koordinatzen du baliabideak, pertsonak, antolaketa eta autonomia pedagogikoa hobetzeko. Era berean, Haurreskolak Partzuergoarekiko harremanak koordinatzen ditu. Hezkuntza Ikuskaritza eta Berritzegune Nagusia Hezkuntza Sailburuordetzaren mende daude.

Kontaktu-datuak
Email huisvedu@euskadi.eus
Telefonoa 945018183
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA
01010, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

Ekitaldiak María Begoña Pedrosa Lobato 2023-06-13

Ez dago ekitaldirik