Zuzendaritza honen zeregin nagusia da sail guztietarako eraikinak kudeatzea eta eraikin horietako espazioa banatzea. Kudeaketa horretarako zerbitzu asko kontratatzen dira (energia, gasa, bulegoetako materiala, garbiketa zerbitzuak…). Horretaz gain, Bulego Teknikoak jardunean dauden administrazio-zerbitzuek behar dituzten obrak eta inbertsioak egiten ditu.
Halaber, sail ezberdinei eskainitako zenbait zerbitzu zentralizatzen ditu (parke-mobila, posta- eta mezularitza-zerbitzua, liburutegia, inprenta…).