Gure eguneroko lanaren funtsezko zati bat da gizarte-zerbitzuen arloko erakundeekin eta agenteekin harremana izatea, eta gizarte-zerbitzuen euskal sistema publikoa garatu eta sendotzea, egituratutako sistema gisa, non euskal herritar guztiek behar adinako babes-maila edukiko duten, hiru lurralde historikoetan eta udalerri guztietan.
12/2008 Legeak xedatutako moduan EAEko gizarte-zerbitzuen plangintza eta ebaluazioa egiteaz gainera, guk kudeatu behar ditugu, besteak beste, gizarte-larrialdiko laguntzen funtsak, telelaguntzako zerbitzua, gizarte-zerbitzuetako langileen prestakuntzarako laguntzak eta gizarte-erakundeek esku-hartze sozialeko jarduerak garatzeko jasotzen dituzten laguntzen ebazpenak.