Zuzendaritza honen egitekoak hauexek dira:
•Sailburuari laguntzea Sailaren menpe dauden gaietan
•Eusko Legebiltzarrarekin eta beste erakundeekin Sailak dituen harremanak koordinatzea eta bideratzea, baita Europar Batasuneko erakundeekin ere
•Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea, baita Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialez arduratzea ere
•Sailak gizarte-komunikabideekin dituen harremanak koordinatzea, eta sailaren irudi-lanak zein kanpo-harremanak egikaritzea
•Sailaren kudeaketa-planak eta horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egiteko lanak koordinatzea
•Gardentasun politikarekin bat eginik, koordinatzea eta jarraipena egitea informazio publikora iristeko eskubidearekin loturiko eskabideen erantzunei.
•Gizarte-hedabideen alorrean, behar diren administrazio-jardunei heltzea (telebista eta irrati lizentziak)
•Sailari atxikitako erakundea den aldetik, sailburuarekin elkarlanean jardutea EiTB erakunde publikoarekin egin behar diren jardunetan