Lehiaren Euskal Kontseilua lehia sustatzeko eta zehapen-prozedurak ebazteko kide anitzeko organoa da. Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez, merkatuko lehia- eta gardentasun-baldintzak sustatu, bermatu eta hobetzea dagokigu, zehatzeko, sustatzeko, kontsultatzeko eta eztabaidak arbitrajearen bidez ebazteko eskumenak baliatuz. Gure eginkizun zehatzak Lehiaren Euskal Agintaritza sortzeko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 10. artikuluan zehazten dira.
Eginkizun horien guztien artean, nabarmentzekoa da sektore publikoko organo aholku-emaile gisa betetzen duen zeregina: intereseko gaiei buruzko txostenak eta azterketa arauemaileak egiten ditu, bereziki kontratazio publikoari buruzkoak.