Zerbitzu Zuzendaritzari hainbat eskudantzia dagozkio; sailaren aholkularitza juridikoa eta araugintza, sailaren barruko kudeaketaren jarraipena zuzendu, koordinatu eta egitea, eta Gobernu Kontseiluaren kontuak kudeatzea. Horrez gain, sailaren jarduera ekonomikoa eta administratiboa planifikatu eta kudeatzea, sailari atxikitako giza baliabideak eta antolamendua planifikatu eta kudeatzea, sailaren informazio-sistemak eta baliabide materialak planifikatu eta kudeatzea eta halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko zerbitzu teknikoei eta baliabide propioei egindako enkarguen eta kontratazioen espedienteak izapidetzea.
Sektore publikoaren kargudunak
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Susana Cejudo Fernández
Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
Zerbitzu zuzendaria (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) | 2016-12-14-tik 2017-11-30-ra |
Curriculum Vitae:
Susana Cejudo Fernández - Berriak
Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, 14,8 Turismoan, 13,6 Merkataritzan eta 5,6 Kontsumoan.
• Zenbateko handiena Basquetourrerako eta Kontsumobiderako transferentzietara eta modernizaziorako laguntzetara bideratuko da.
• Aurrekontuak sektoreen modernizazioari eta lehiakortasunari, profesionalen prestakuntzari eta trebakuntzari, ekintzailetzaren sustapenari, merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergien aprobetxamenduaren aldeko apustuari eta sektore eta eragileen arteko lankidetzari zuzenduta daude.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean agertu da gaur 2017ko aurrekontu-ildoak azaltzeko. Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, eta horietatik 14,8 bideratuko dira Turismo arlora, 13,6 Merkataritza arlora eta 5,6 Kontsumora.
Ez dago berririk