Sektore publikoaren kargudunak Ogasuna eta Ekonomia

Zuriñe Embid Zubiria

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria (Ogasuna eta Ekonomia) 2016-11-27 // 2017-06-16
Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria (Ogasuna eta Finantzak) 2013-04-19 // 2016-11-26

Hiru egiteko nagusi ditu Zuzendaritza honek: batetik, kontzertu ekonomikoaren ondorioz Estatuarekin ditugun finantza-harremanak (kupoa); bestetik, Foru Aldundiekin baliabideak banatzeko sistemarekin lotura duten zenbait (ekarpenak); eta, azkenik, Jaurlaritzaren finantza-jarduera koordinatzea (zorpetzea, diruzaintza, eskubide publikoko diru-sarreren bilketa kudeatzea, bermeak ematea).
Horretaz gainera, Autonomia Erkidegoan jarduten duten beste erakunde batzuk erregistratu, bai eta haien jarraipena egin, eta haien jarduna ikuskatzen dugu. Aipatu erakunde horiek lirateke, zehazki, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, aurrezki kutxak, kreditu-kooperatibak, aseguru-bitartekariak, eta baloreak kontratatzeko zentroak.


Curriculum vitae

Zuriñe Embid Zubiria - Berriak