Sektore publikoaren kargudunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Ángel Lobera Revilla

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura) 2013-01-10-tik 2015-03-06-ra

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren barruan, herri administrazioetan hizkuntza normalizatzeko ardura du gure Zuzendaritzak. Ardura horrek hainbat eginkizun ditu, berbarako, Eusko Jaurlaritzaren eta Administrazio Orokorraren plangintzaldiak egin, bete eragin eta ebaluatzea, bai eta gainerako herri administrazioen plangintzaldien jarraipen eta ebaluazioa egitea. Hori ez ezik, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua eramaten dugu, hiritarren hizkuntza eskubideak babesten ditugu, hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak proposatzen ditugu, herri aginteen arteko koordinazioa daroagu hizkuntza normalizazioaren arloan, eta zinpeko itzultzaile eta interpreteen erregistroa eroaten dugu, besteak beste.


Curriculum vitae

Ángel Lobera Revilla - Berriak