Turismoa bultzatzeko ekintzetan jarduten da. Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak lantzen ditu, eta turismoa antolatzeko prozedurak kontrolatzen ditu: erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskaritza.
Turismoaren kudeaketa sostengarria lantzen du, turismoa dinamizatzeko planen bidez, eta eskualdeetako lankidetza-erakundeen bitartez. Ziurtatutako kalitatea garatzen jarduten da, nola enpresetan hala turismo lekuetan.
Prestakuntzako ekintzak bultzatzen ditu, turismo lekuko langileek ondo erantzun diezaieten sektorearen premiei, eta turismo-produktu berriak edota enpresak sortzen laguntzen du.
Enpresen arteko lankidetza bultzatzen du, eta sektoreko laguntzak planifikatu, kudeatu eta gainbegiratzen ditu.
Sektore publikoaren kargudunak
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Mertxe Garmendia Bereciartu
| Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
|---|---|
| Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
| Turismoko zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna) | 2013-02-01 // 2016-12-01 |
Ekitaldiak Mertxe Garmendia Bereciartu 2019-10-09
Ez dago ekitaldirik


