Sektore publikoaren kargudunak Enplegua eta Gizarte Politikak

Xabier Losantos Omar

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria (Enplegua eta Gizarte Politikak) 2013-01-11 // 2016-12-01

Nire Zuzendaritzaren ardura da, besteak beste, ikuskapen-jarduneko planak eta programak ezartzea, lan-harremanei buruzko espedienteen hasierako ebazpenak egitea, lan-arriskuei aurre hartzeko arloan egindako arau-hausteengatik zehazpenak jartzea maila ezberdinetan, edo enplegu-erregulazioko espedienteak baimentzea. Gure eskumenekoa da, orobat, jaiegunen egutegia egitea eta gutxieneko zerbitzuak ezartzea grebarako eskubidea baliatzen denean.
Baina, zalantzarik gabe, gure erronkarik handienetakoa gizarte-elkarrizketa berreskuratzea eta akordioak iristea da, horien bidez krisi ekonomikoak enpleguan dituen eraginen aurkako neurriak aplikatzeko eta Lan Harremanen Kontseiluari zein Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari bultzada emateko.


Curriculum vitae

Xabier Losantos Omar - Agenda

Ez dago ekitaldirik