Sektore publikoaren kargudunak Hezkuntza

Miren Artaraz Miñón

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria 2017-04-22-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Unibertsitate zuzendaria (Hezkuntza) 2017-01-28-tik 2017-04-21-ra

Zuzendaritza honi dagokio Goi Mailako Ikasketekin zerikusi duten zerbitzuen planifikazioa, arrazionalizazioa eta kudeaketa, eta era espezifikoagoan, Euskal Unibertsitate Sistemari dagokionarekikoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Goi Mailako Ikasketak eskaintzen dituzten entitateekikoa.

Era berean, Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 otsailaren 25eko Legea betetzen dela zaintzea dagokio, bai eta Goi Mailako Ikasketetan aplikatu beharreko gainerako legedia ere.

Unibertsitate-planak eta Goi Mailako Ikasketen alorrean garatu beharreko jarduerak prestatu eta sustatzea ere badagokio, irakaskuntzaren kalitatea, unibertsitate-azpiegiturak eta Unibertsitate Publikoaren finantziazioa hobetzeko. Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate guztietan, publiko zein pribatuetan, Kontratu Programak ezartzea Zuzendaritza honen ardura da, bai eta helburu horiek erdiesteko beharrezko araudia erredaktatzea ere.

Zuzendaritza honen eskumenekoa da beka eta laguntza sistema ezartzea ere, pertsona guztiek Goi Mailako Ikasketetara baldintza berberetan iristeko aukera izan dezaten, zailtasun sozioekonomikoak arinduz horrela. Unibertsitate Ikasketen tasa eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak egitea ere Unibertsitate Zuzendaritzaren ardura da.

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Miren Artaraz Miñón 2019.eko apirilak 29

Ez dago ekitaldirik