Sektore publikoaren kargudunak Ingurumena eta Lurralde Politika

Amaia Barredo Martín

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria (Ingurumena eta Lurralde Politika) 2013-01-11-tik 2015-07-31-ra

Ingurumen-plangintza egin eta koordinatu: Garapen Jasangarrirako EAEko Estrategia, Ingurumeneko EAEko Esparru Programa eta Klima-aldaketaren aurkako EAEko Estrategia. Ingurune naturala kontserbatu eta babesteko zein baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko azterlan, txosten eta planak egiten ditu. Era berean, EAEko ingurumenaren egoerari eta ingurumen-adierazleei buruzko memoria egiten da.
Balibide naturalak antolatzeko planak bideratu eta berrikustea sustatzen du, baita naturagune babestuen izendatzea ere. Era berean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeko bulego teknikoa zuzentzen du. Gainera, Espezie Mehatxatuen EAEko Zerrenda eta Espezie Inbaditzaileen Katalogoa ere kudeatzen ditu.
Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko ekintzak gauzateko planak garatzen ditu. Udal mailan, ingurumenaren jasangarritasuna Eskolako eta Udaleko Agenda 21en bidez bultzatzen da; horretarako, gainera, ingurumenaren arloko boluntariotza sustatzen du.
Ingurumenaren arloko informazioa eta horretarako sarbidea kudeatzen ditu, eta parte-hartze publikoa sustatzen du ingurumenaren arloan.
Honako hauei laguntza teknikoa eta idazkari-lanak ematen dizkie: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ingurumenerako Aholku Batzordea, eta Naturzaintza - Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Zaintzeko Aholku Batzordea.


Curriculum vitae

Ekitaldiak Amaia Barredo Martín 2019.eko abuztuak 10

Ez dago ekitaldirik