Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua naizen aldetik, nire erantzukizuna da lehen sektoreari, landa- eta itsasertz-inguruneari eta, oro har, elikadura-kateari lotutako politika publikoak bultzatzea eta koordinatzea, ikuspegi estrategiko, iraunkor eta etorkizunekoa oinarri hartuta.
Nire lehentasuna da lehen sektoreak Euskadirentzat funtsezko jarduera gisa duen papera indartzea, haren bideragarritasun ekonomikoa, belaunaldien arteko erreleboa eta enplegua, gizarte-kohesioa eta lurralde-oreka sortzeko gaitasuna bermatuz. Nekazaritzak, abeltzaintzak, arrantzak eta elikagaien industriak gure lurraldean sektore berritzaileak, lehiakorrak eta sakon errotuak izaten jarrai dezaten lan egiten dugu.
Landa-garapen bizi, askotariko eta dinamikoko eredu bat defendatzen dugu, landa-ingurunean eta kostaldean bizi eta lan egiten dutenei benetako aukerak eskainiko dizkiena, eta biztanleria finkatzen, zerbitzuak hobetzen eta gure natura- eta kultura-ondarea zaintzen lagunduko duena. Hori guztia ingurumen-jasangarritasunarekiko konpromisoan, klima-aldaketara egokitzean eta baliabideen erabilera arduratsuan oinarrituta.
Talde zabal eta espezializatu bat dut, funtsezko esparruetan lan egiten duena: lehen sektoreari laguntzea, ustiategien modernizazioa, elikagaien industria, arrantza-politika, berrikuntza eta ezagutza, laguntzen kudeaketa, arauen plangintza eta erakundeen arteko lankidetza. Ikuspegi bera dugu: euskal elikaduraren balio-katea indartzea eta gizarte osoarentzat aukera berriak sortzea.
Lehen sektore indartsu eta etorkizuna izango duen baterantz aurrera egiteko, laguntza irmoa eman behar zaie sektore horri eusten dioten profesionalei, eta prestakuntza, aholkularitza, berrikuntza eta tresnak eman behar zaizkie, merkatuaren aldaketetara eta gizarte- eta ingurumen-erronka berrietara egokitzeko.
Gainera, gure lurraldeari lotutako kalitatezko elikadura segurua eta osasungarria sustatzen dugu, ekoizleak eta kontsumitzaileak konektatuko dituena, elikadura-subiranotasuna indartuko duena eta Euskadin elikagaiak ekoizten dituztenen lanari balioa emango diona.
Lan horrek guztiak helburu argia du: lehen sektoreari eta landa- eta itsasertz-inguruneari etorkizunari konfiantzaz begiratzeko beharrezko baldintzak ematea. Nire konpromisoa da, sektorearekin eta erakundeekin batera, Euskadi kohesionatuagoa, iraunkorragoa eta bidezkoagoa eraikitzea, non elikadura eta landa-garapena herritar guztien ongizatearen funtsezko zutabeak izango diren.
Amaia Barredo Martín
| Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
|---|---|
| Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua | 2024-06-25 |
| Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
| Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) | 2021-03-06 // 2023-07-03 |
| Ingurumeneko sailburuordea (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) | 2020-09-22 // 2021-03-05 |
| Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria (Ingurumena eta Lurralde Politika) | 2013-01-11 // 2015-07-31 |
| Emaila | elikadura@euskadi.eus |
|---|---|
| Telefonoa | 945016563 |
| Helbidea | Donostia-San Sebastián, 1 |
Amaia Barredo Martín - Berriak
Proiektuari esker, 300 m² inguru irabaziko dira lurreko azaleran, eta biribilgune bat sortuko da portuko sarbidean trafikoa ordenatzeko, 960.869 euroko inbertsioarekin “Lanean jarraitzen dugu gure portuak seguruagoak, funtzionalagoak eta kostaldeko udalerrietan hobeto integratuak izan daitezen", azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du Elantxobeko portuaren barruko dartsenaren azalera handitzeko proiektua, portuaren barruan ibilgailuen trafikoaren antolaketa hobetzeko eta bertara sartzen direnen segurtasuna indartzeko. Esku-hartzeak 960.869,45 euroko oinarrizko aurrekontua du (BEZik gabe), eta bederatzi hilabeteko egikaritze-epea.
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Lehendakariak eta Arabako diputatu nagusiak Añanako Kuadrillaren egoitza berria inauguratu dute
Lehendakaritza- Audio
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideo profesionala
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza5- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Gobernu Kontseiluak 7,7 milioi euro haurren hortzak zaintzeko programara (PADI) bideratzea onartu du
Lehendakaritza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiak
- Argazkiakrik ez dago
- Bideoakrik ez dago
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza -
Bermeoko merkataritza-portuak hazkunde handia izan du euskal kudeaketapean
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza -
Kontroleko osoko bilkura (2026/03/06)
Lehendakaritza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideo profesionala
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza -
Parte-hartze zabala eta sektorearen babesa Arkauten aurkeztutako Patataren Planari
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza -
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Imanol Pradales Lehendakaria Martxoaren 3ko 50. urteurreneko lore-eskaintzan izan da
Lehendakaritza- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideo profesionala

