Sektore publikoaren kargudunak Segurtasuna

Joseba Iñaki Gurtubai Artetxe

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea (Segurtasuna) 2012-12-19-tik 2016-09-02-ra

Segurtasun Saileko giza taldean 9.000 lagun baino gehiago gaude (ertzainak, lan-kontratudun langileak eta funtzionarioak).

Giza baliabideak kudeatzeko garaian dugun erantzukizuna kalitateko zerbitzu publiko bat eskatzen duten pertsonekiko konpromisoa hartzea da, baita langile publikoen ordezkariekin akordiorako borondatea izatea ere .

Gainera, segurtasuneko zerbitzu publikoei baliabide materialak gardentasunez eta eraginkortasunez eman behar dizkiegu, hala nola: ertzain-etxeak eraikitzea eta mantentzea eta poliziaren ibilgailuak zein zuzkidura-ekipamendua kudeatzea, baita zirkulazioarekin, larrialdiekin, polizia-zerbitzuarekin, eta abarrekin lotutako informatika eta telekomunikazioetako tresnak ere.

Eta, jakina, aholkularitza juridikoa eman behar dugu Segurtasun Sailaren jarduera guztiak beti zuzenbidearen arabera eta beharrezko lege-babesarekin egiten direla bermatzeko.

Azken batean, administrazio eta zerbitzuen kudeaketa, pertsonen segurtasunarekin konprometituta dagoen sail bateko pertsonentzat.


Curriculum vitae

Ekitaldiak Joseba Iñaki Gurtubai Artetxe 2019.eko azaroak 06

Ez dago ekitaldirik