Segurtasun Saileko giza taldean 9.000 lagun baino gehiago gaude (ertzainak, lan-kontratudun langileak eta funtzionarioak).
Giza baliabideak kudeatzeko garaian dugun erantzukizuna kalitateko zerbitzu publiko bat eskatzen duten pertsonekiko konpromisoa hartzea da, baita langile publikoen ordezkariekin akordiorako borondatea izatea ere .
Gainera, segurtasuneko zerbitzu publikoei baliabide materialak gardentasunez eta eraginkortasunez eman behar dizkiegu, hala nola: ertzain-etxeak eraikitzea eta mantentzea eta poliziaren ibilgailuak zein zuzkidura-ekipamendua kudeatzea, baita zirkulazioarekin, larrialdiekin, polizia-zerbitzuarekin, eta abarrekin lotutako informatika eta telekomunikazioetako tresnak ere.
Eta, jakina, aholkularitza juridikoa eman behar dugu Segurtasun Sailaren jarduera guztiak beti zuzenbidearen arabera eta beharrezko lege-babesarekin egiten direla bermatzeko.
Azken batean, administrazio eta zerbitzuen kudeaketa, pertsonen segurtasunarekin konprometituta dagoen sail bateko pertsonentzat.