Sektore publikoaren kargudunak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Carlos Quindós Fernández

Visesa, S.A.ko zuzendari nagusia 2017-01-11-tik

Visesa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera atxikitako sozietate publikoa da, eta etxebizitzaren zein lurzoruaren arloko lurralde-politika garatzen du beste instituzio batzuen laguntzaz.

Lurzorua kudeatu eta babes publiko jasangarriko etxebizitzak sustatzen ditu, jabetzan nahiz alokairuan, EAEn etxebizitza-premiak dituzten taldeentzat, betiere Eusko Jaurlaritzak zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.

Era berean, Visesak hiria biziberritzeko eta berritzeko prozesua bultzatu, sustatu eta bertan lagundu eta parte hartzen du bete-betean. Horrez gain, etxebizitzak eta azpiegitura publikoak ere zaharberritzen ditu, irisgarritasuna sendotzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta, lurralde-orekaren ikuspegitik, lurralde jasangarria sustatzeko.

Curriculum Vitae:

Carlos Quindós Fernández - Berriak