Musika, antzerkia, dantza, liburua, ikus-entzunezkoa eta ikusmen-arteen arloetako beharrizanak aztertzea, Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan gauzatzen diren jarduerak bultzatu, sendotu eta zabaltzeko egoki iritzitako administrazio-neurriak hartzea eta Euskadiko kultura-industriak garatzen lagundu eta bultzatzea dira Zuzendaritzaren eginkizun. Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko formulak bilatzen ditu Zuzendaritza honek.
Kulturaren Euskal Behatokia ere zuzendu eta kudeatzen du, Behatokia Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio, dokumentazio eta ikerketa zentroa den aldetik, Erkidegoan kulturaren alorrean egindako azterketa zein ikerketak zabalduz.