Sektore publikoaren kargudunak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Sonia Pérez Ezquerra

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) 2019-03-01 // 2020-09-07
Lan Sailburuordea () 2010-07-28 // 2012-12-19

Ohore bat da Euskadiko turismo-, merkataritza- eta kontsumo-sektoreetan modernizazioa, profesionalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna bultzatzeko prozesuetan aitzindari izatea xede duen sail bateko buru jardutea. Eta are ohore handiagoa da horrelako lan-taldea edukitzea, duen espezializazioari eta esperientziari esker, bermatuta baitugu eraginkortasunez beteko dugula herritarrekin dugun konpromisoa.

Horretarako, Euskadi turismoarentzat erreferentziazko helmuga izan dadin lan egingo dugu. Aberastasuna sortuko duen turismoa nahi dugu eta, era berean, bizikide duen gizartea indartuko duena, jasangarritasunarekin dugun konpromisoa aintzat hartuta.

Gure helburua da, halaber, merkataritza indartzea, eta, hori lortzeari begira, politika publikoak ezarriko ditugu; batetik, sektorea profesionalizatzeko eta hobetzeko, eta, bestetik, saltoki txiki eta handien arteko oreka aurkitzeko.

Eta, azkenik, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko politikak planifikatu, bultzatu eta gauzatzea dugu helburu, eta euskal herritarren inplikazioa eta konpromisoa bultzatzea, kontsumo-kontuetan gizarte heldu eta arduratsu bat lortze bidean.

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Sonia Pérez Ezquerra 2019-10-19

Ez dago ekitaldirik