Sektore publikoaren kargudunak Lehendakaritza

Ainhoa Alday Palacios

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Kanpo Harremanetarako zuzendaria (Lehendakaritza) 2011-03-28-tik 2012-12-19-ra

Nire lana, funtsean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari kanpo-harremanekin lotutako politikak kudeatzen eta gauzatzen laguntzea da. Horretarako, kanpo ekintzaren estrategia politiko-instituzionalaren garapenean eta jarraipenean egiten dut lan, eta Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin dituen harremanak eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzen eta errazten ditut. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren sailek nahiz Euskadiko sektore publikoko erakundeek atzerrian gauzatzen duten lanaren jarraipenaz arduratzen naiz, Euskadiko ekonomia-arloaren, enpresen eta kulturaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.

Ainhoa Alday Palacios - Berriak