Sektore publikoaren kargudunak Ogasuna eta Ekonomia

Itziar Agirre Berriotxoa

Ogasuneko sailburuordea 2017-09-11-tik
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Zerga Administrazioko zuzendaria (Ogasuna eta Ekonomia) 2016-11-27-tik 2017-09-10-ra
Zerga Administrazioko zuzendaria (Ogasuna eta Finantzak) 2013-01-18-tik 2016-11-26-ra

Kontzertu Ekonomikoaren, Estatuko Kupoaren eta Lurralde Historikoen Ekarpenen ondoriozko eskumen eta funtzioak geure gain hartzen ditugu, bai eta zerga-eremuan bateratzeko, koordinatzeko eta elkarlanerako eskumenak ere eta, horretarako, laguntza teknikoa eta administratiboa eskaintzen dizkiegu Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari, Finantzen Euskal Kontseiluari eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoari. Era berean, transferentzien helburu diren eskumen eta/edo zerbitzuen balorazioa egiten dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Zerga Administrazioa gainbegiratzen dugu, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboen araubidea, horretarako ezarritako organoen bidez.

Ondare-eremuan, Euskadiko ondasunen eta ondare-eskubideen gaineko jabari-ahalmenak baliatzen dira, baldin eta horien titulartasuna autonomia-erkidegoko Administrazioari badagokio, bai eta horien kudeaketa, administrazioa eta ustiapena ere, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginari jarraikiz. Kontratazioaren eremuan, kontratazio-araubidea garatzen eta koordinatzen dugu, eta oinarri ematen diogu EAEko Kontratazio Publikoaren Batzordeari.

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Itziar Agirre Berriotxoa 2019.eko irailak 06

Ez dago ekitaldirik