Elkarlan Sariak
Sektore publikoaren kargudunak Ogasun eta Finantzak

Itziar Agirre Berriotxoa

Karguak Hasiera data - Bukaera data
Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Ogasuneko sailburuordea (Ogasun eta Finantzak) 2024-06-27 // 2024-07-19
Ogasuneko sailburuordea (Ekonomia eta Ogasuna) 2020-09-10 // 2024-06-26
Ogasuneko sailburuordea (Ogasuna eta Ekonomia) 2017-09-11 // 2020-09-09
Zerga Administrazioko zuzendaria (Ogasuna eta Ekonomia) 2016-11-27 // 2017-09-10
Zerga Administrazioko zuzendaria (Ogasuna eta Finantzak) 2013-01-18 // 2016-11-26

Kontzertu Ekonomikoaren, Estatuko Kupoaren eta Lurralde Historikoen Ekarpenen ondoriozko eskumen eta funtzioak geure gain hartzen ditugu, bai eta zerga-eremuan bateratzeko, koordinatzeko eta elkarlanerako eskumenak ere eta, horretarako, laguntza teknikoa eta administratiboa eskaintzen dizkiegu Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari, Finantzen Euskal Kontseiluari eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoari. Era berean, transferentzien helburu diren eskumen eta/edo zerbitzuen balorazioa egiten dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Zerga Administrazioa gainbegiratzen dugu, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboen araubidea, horretarako ezarritako organoen bidez.

Ondare-eremuan, Euskadiko ondasunen eta ondare-eskubideen gaineko jabari-ahalmenak baliatzen dira, baldin eta horien titulartasuna autonomia-erkidegoko Administrazioari badagokio, bai eta horien kudeaketa, administrazioa eta ustiapena ere, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginari jarraikiz. Kontratazioaren eremuan, kontratazio-araubidea garatzen eta koordinatzen dugu, eta oinarri ematen diogu EAEko Kontratazio Publikoaren Batzordeari.

Kontaktu-datuak
Email Vic-Hacienda@euskadi.eus
Telefonoa 945018945
Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua
01010, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava

Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
VCard

Ekitaldiak Itziar Agirre Berriotxoa 2021-12-01

Ez dago ekitaldirik