Euskadiko ikastetxeen planifikazioa dagokigu, bai unitate edo eraikin berriei baimena ematea, bai eta eskaera edo demografia mugimenduen arabera burutu beharreko balizko aldaketak egitea ere. Ikastetxe publikoetan irakaskuntzarako baliabide profesionalak planifikatzea ere gure zeregina da.
Derrigorrezko hezkuntzaren beharrei erantzuna emateaz arduratzen gara, hastapeneko etapetatik hasi (6 urte artekoak), eta derrigorrezko hezkuntzaren ondorengoetara arte. Hezkuntza kontzeptuaren barnean, sistemaren beste sare garrantzitsu batzuk ere badaude, Helduen Heziketa edo hizkuntzen irakaskuntza esaterako, azken hau Hizkuntza Eskola Ofizialen bitartez.
Atal berezia osatzen dute gure Zuzendaritzan, baita erantzuna jaso ere, irakaskuntza artistikoek. Hauen artean daude musika, arte eta diseinu irakaskuntzak.
Sektore publikoaren kargudunak
Hezkuntza
Eugenio Jimenez Ibañez
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria | 2017-07-08-tik |
Curriculum Vitae:
Eugenio Jimenez Ibañez - Berriak

Martxoaren 16tik 18ra, jarduera-programa mardula antolatu du Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi mailako Eskolak. Inprobisazioa jorratuko dute, ikuspegirik zabalenean: inprobisazioa dantzan, antzerkian, musikan…
Tailer, hitzaldi eta erakusketen bidez, Dantzertiko ikasleak arte eszenikoetako profesionalekin arituko dira
Dantzerti eskolaz kanpoko ikasleei ere irekia dago Arrakala, aurrez izena emanda
Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi mailako Eskola, berriro ere ikasle eta arte eszenikoetako profesionalen topagune bihurtuko da, Arrakala 2018 proiektuari esker. Hiru egunez, martxoaren 16an ostiralez hasi eta igandera arte, Dantzertik dozenaren bat ekitaldi antolatu ditu: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak nahiz arte dramatiko eta dantza eskolen arteko elkartrukeak.
-
Hezkuntza
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Hezkuntza
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
-
Hezkuntza
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Hezkuntza
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago