Sektore publikoaren kargudunak

Margarita Uria Etxebarria

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria 2016-02-05-tik

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa 2004an sortu zuten, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta DBEB sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen bidez.

Datu pertsonalak babesteko eskubidea pertsonen oinarrizko eskubide moduan eratu zen, eta, eskubidea betetzen dela bermatzeko, kontrol agintzaritzak sortu zituzten. DBEBren xedea da pertsona fisikoak eta pertsona fisikoen pribatutasuna babestea, datu pertsonalak babesteari dagokionez; eta Agentziaren eragin-esparrua dira administrazio publikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde sareek kudeatzen dituzten datu-tratamenduak eta datuen fitxategiak.

Horretarako, DBEBk pertsonen eskubideak eta erakundeen betebeharrak zabaltzen eta sustatzen ditu, aholkularitza aditua eskaintzen du, obligazioak betetzen dituztela kontrolatzen du (adibidez, ikuskapenak eta fitxategien erregistroak), gatazkak ebazten ditu (eskubideak babestu, arau-haustea deklaratu eta abar) eta administrazioetan jardunbide egokiak sustatzen ditu. Berez, DBEB zuzenbide publikoko erakundea da, eta, kontrol agintaritza denez, legez bermatzen da erakunde guztiz independientea dela eta bere jarduerak ere erabat objektiboak direla.


Curriculum vitae

Margarita Uria Etxebarria - Berriak