Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzari dagokio, 6. artikuluan aurreikusitako egitekoez gain, beste hauek ere zuzendu eta koordinatzea:
a. Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikziopeko uretako arrantza-antolamendua, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza.
b. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.
c. Urpeko igeriketa profesionala.
d. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.
e. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenen barruan, itsasertzetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.
f. Nautika eta arrantzako prestakuntza. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Itsas ikasketak eta aisialdiko nabigazioko ikasketak.
g. Arrantzaren eta harekin lotutako industriaren balio-katea egituratzea eta sustatzea.
h. Arrantza-sektorean eta hari lotutako industrian oinarrizko ekintzailetza eta ekintzailetza aurreratua bultzatzea eta garatzea.
i. Euskadiko itsasertzean ekonomia urdinaren politikak bultzatu eta koordinatzea.
j. Prebentzioaren, segurtasunaren eta osasunaren arloan eskumena duten administrazio eta organismoekin koordinatzea, sail honekin erlazionatutako lanbide-sektoreetako lan-egoera hobetzeko.
k. Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.
l. Portuak eta itsas gaiak.
Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzak Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoa, Euskadiko Kirol Portua SA (EKP) zuzenbide pribatuko ente publikoa sailari atxikitzetik datozen eskumenak baliatuko ditu.
Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, hauek: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza.
Sektore publikoaren kargudunak
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Leandro Azkue Mugica
| Karguak | Hasiera data - Bukaera data |
|---|---|
| Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea | 2025-09-12 |
| Azken legealdietako beste kargu batzuk: | |
| Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea (Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza) | 2024-12-23 // 2025-09-11 |
| Arrantza eta Akuikultura zuzendaria (Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza) | 2024-06-26 // 2024-12-22 |
| Arrantza eta Akuikultura zuzendaria (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) | 2020-08-10 // 2024-06-26 |
| Arrantza eta Akuikultura zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) | 2016-11-27 // 2020-08-09 |
| Arrantza eta Akuikultura zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna) | 2013-01-04 // 2016-11-26 |
Kontaktu-datuak
| Emaila | pesca-dec@euskadi.eus |
|---|---|
| Telefonoa | 945019650 |
| Helbidea | Donostia-San Sebastián, 1 |
Curriculum Vitae:
QR kodearen bidez kontaktua inportatzea
Eskaneatu ondoko kodea kargu hau zure kontaktuei gehitzeko (vCard)
Ekitaldiak Leandro Azkue Mugica 2022-06-08
Ez dago ekitaldirik

