Justizia Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:
a) Laguntza juridikoaren arloan, doako laguntza juridikoaren zerbitzuak antolatzea eta ematea, doako laguntza juridikoaren batzordeen euskarriaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko abokatuen elkargoek eta prokuradoreak orientazio juridikoko eta doako laguntza juridikoko zerbitzuen ezarpena, arreta eta funtzionamendua finantzatzea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoekin adostea profesionalen prestakuntza- eta espezializazio-baldintza orokorrak, doako laguntza juridikoa behar bezala emateko.
c) Justizia Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko, ezagutzeko eta informatzeko planak sustatu eta gauzatzea.
d) Justizia errestauratiboa eta gatazken ebazpen alternatiboa sustatu eta garatzea Justizia Administrazioaren esparruan.
e) Delituen biktimen eskubideak bermatzea eta sustatzea, eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimenak.
f) Zigor-arloko eta espetxe-arloko legeria betearaztea, bere eskumen-eremuan
g) Gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea eta ebaluatzea.
h) Talde psikosozial judizialen antolaketa eta funtzionamendua hornitzea eta langileen prestakuntzari arreta ematea.
i) Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak sortzea eta kudeatzea.