Sektore publikoaren kargudunak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Irma Mª Basterra Ugarriza

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) 2016-12-17-tik 2019-07-07-ra

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokio landa-garapen iraunkorreko programa diseinatzea eta planak eta programak bideratzea nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren arloetan, hots, Europar Batasunaren helburuetan eragina duten arloetan.
Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatzea eta garatzea. Landa-inguruetan jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko ekintzak burutzea, eta ingurune horren funtzioaniztasunari eustea. Bidea erraztea eta laguntzea enpresa-ekimen berriei, baita enpresa txiki eta ertainen eta landa-inguruneetako elkarteen sorrerari ere. Landa-garapeneko elkarteak bultzatzea, eta haiekin lotura edukitzea. Nekazaritzarako eta itsas-arrantzarako prestakuntza ematea. Nekazaritza- eta arrantza-arloetan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea, eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere, enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia lortzeko.
Berrikuntza, kudeaketaren hobekuntza eta pertsonen prestakuntza laguntzea. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-gaietan enpresen ekintzailetza-kultura sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.
Landa-turismoaren arloko jarduerak gauzatzea.
Jarduera-programak egitea eta proposatzea, arrantza-guneen gainbehera saihesteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Irma Mª Basterra Ugarriza 2019.eko maiatzak 06

Ez dago ekitaldirik